Iruñeako talde bat, enzierrozaleak eta Santo Domingo aldapan korrika egiten dutenek, enzierroa baino lehen Santuari kantatzen zioten abestia euskaraz ere kantatzeko egitasmoarekin, biltzen hasi ziren.

Enzierroko abesti hau, La Unica peñaren ereserkiaren zati bat da eta orain dela urte batzuk euskaratu zuten. 2007ko martxoan Iruñeko peña guztiek CD bat grabatu zuten beraien ereserkiekin eta gehienetan euskera sartu zen, La Unica, hauen artean.

Urte honetatik aurrera, halaxe izan da.

Horrela, hiru aldiz abesten den kanta, bost, hiru eta minutu bat falta zirenean, lehenengo gaztelainaz eta bigarrena euskaraz egiten da, biak gaztelainaz egin beharrean orain arte egiten zen moduan.